ETAk gezurtatu egin du martxoan Patxi Zabaletarekin bilera egin zuenik.
      GARAn agertuta 2002ko maiatzaren 21a.


      ETAk gezurtatu egin du martxoan Patxi Zabaletarekin bilera egin zuenik


      ·Haren adierazpenak Aralar, AB, Zutik eta Batzarreren «ibilbide beldurgarriaren» isla direla dio

      ETAk gezurtatu egin du martxoan Patxi Zabaletarekin bilera egin zuenik. «Zutabe»ren azken zenbakian «gezur biribiltzat» jo du apirilaren 5ean Aralarren eledunak esandakoa, eta adierazpenok Aralar, AB, Zutik eta Batzarreko ordezkarien «ibilbide beldurgarriaren» adibidetzat jarri ditu. Erakunde armatuaren iritzian, lau indar politiko horiek EAJ eta EAren helburua «indartzera datoz: ezker abertzalea ahuldu eta desagerrarazi, eta Estatu barneko itun berria sinatu».

      GARA DONOSTIA

      Euskadi Ta Askatasunaren "Zutabe" aldizkariaren 95. zenbakian ­2002ko maiatzari dagokiona­, erakunde armatuak gezurtatu egin du martxoan Patxi Zabaleta Aralarreko eledunarekin bilera egin zuenik. Aberri Egunaren inguruko gogoetak jasotzen zituen ETAren agiria GARAk apirilaren 4an argitara eman ostean, biharamunean hain zuzen, Zabaletak eginiko adierazpenak gogorarazten ditu ETAk: «Agiria argitara eman eta gutxira, hamabost egun lehenago ETAko kideekin bilera egin zuela esan zuen. Gezur biribila da».

      Hartu-eman «guztiz pertsonal, informal eta ofizialtasunik gabekoa» izan zela adierazi zuen orduan Patxi Zabaletak, eta beren arteko jarrerak alderatzeko balio izan zuela gehitu.

      Adierazpenok «Indarrak uztartzen, zubiak eraikitzen» agiriaren sinatzaile diren Aralar, Abertzaleen Batasuna, Zutik eta Batzarreko ordezkarien «ibilbide beldurgarriaren» adibidetzat jo ditu, eta «aurrekari» zenbait ekartzen ditu gogora erakunde armatuak: «Lehen Euskadiko Ezkerra; gero Elkarri; orain AB, Aralar...».

      «Indarrak ahultzen, zubiak apurtzen» izenburu duen azken "Zutabe"k apirilaren 1eko data zuen agiriaren ildo bera du oinarri, «agiri hartan ematen ziren argibideak ez baitira aski ezker abertzalearen baitan gertatu direnak ulertzeko».

      Batasuna prozesuaren ondorioz, ezker abertzaleak «tresna politiko eragingarria» lortu duela dio, «bere aniztasun eta luze-zabaltasunean sektore herritarrak bil ditzakeena». Hala ere, gizarteari begira «irudia oso bestelakoa» dela aitortzen du, «zatiketa eta indar galtzearena». Horren ardura AB, Aralar, Batzarre eta Zutik «indar erregionalistei» leporatzen die: «Ezker abertzalearen barnean langa zabaldu nahi dute eta hori zabaltzeko atxurra, Aralar eta ABko estrategen aburuz, ETAren borroka armatua da».

      «Ezker abertzalearen estrategiaren berrindartzeak estatuen eta indar erregionalisten berkokapena ekarri» duela agertu eta gero, «Indarrak uztartzen, zubiak eraikitzen» manifestuaren sinatzaileena «hirugarren bide gisa agertu nahi duen fenomenoa» dela baieztatzen du.

      Lau indar politiko horien bilgunea «anti-Batasuna» dela eta horrek ezker abertzalea ahultzen duela azaltzen du ETAk bere aldizkarian, «noiz eta estatuen aldetik aspaldian ez beza- lako erasoaldia datorrenean eta herri eraikuntzarako bidea inoizko argiena denean».

      «Anti-Batasunaren fronteak» bere ezaugarriak definituta dituela irizten dio. ETAren borroka armatua arbuiatzea, ezker abertzalearen mezu eta ezaugarriak «bereganatzea», estatuen erasoekiko «kritika malgu eta neurtua egitea», Euskal Herriaren zatiketa «ontzat ematea», «indefinizioa», «ezker abertzalearen batasunaren aldeko diskurtso publikoa baina barneko praktika erabat kontrakoa agertzea», «estatuei aurre egiteko borondate eza»... aipatzen ditu, besteak beste.

      Bestelako kritikarik ere egiten du: «Erregionalismo berria, beste herrialdeetako euskal herritarrekiko 'beto eskubidea', autodeterminazio eskubidearen jarduera praktikoa hiru 'espaziotan' oinarritzea, hiru erritmo daudela esatea... Hori dena Euskal Herriak jasaten duen partizioa finkatzea da».

      Batasunaren balizko ilegalizazioa dela eta, lau indarrok «Ajuria-Eneko Itunak abiarazitako bazterketa politikak faltan izan zuen hanka» izan daitezkeela ere gaineratzen du: «Maiatzaren 13ko iruzurarren ondorioz PNV-EA koalizioari boza eman zioten ilusiogabeentzako alternatiba elektorala».

      ETAren aburuz, horren guztiaren ondorioak «Euskal Herriarentzat kaltegarri» izango dira: «PNV eta EAren helburua ezker abertzalea ahuldu-desagerrarazi eta Estatu barneko paktu berria sinatzea da. Eta Aralar, AB, Zutik eta Batzarre itun hori indartzera datoz, gatazkaren konponketa uxatuz».

      «Soberania ez-armatua» kontzeptua asmatzea egozten die, «horrekin beraiekin ados ez daudenak 'soberania armatuaren' alde daudela adieraziz. Amarrua da». Desobedientzia zibilaren «ulermen eta praktika murriztaile eta elitistaren bidez, borrokaren esparruak kamusteko joera» kritikatzen die.

      Hala ere, «hitzez diotena defendatzeko» ezker abertzalearen egituretan «leku osoa» dutela nabarmentzen du, betiere Euskal Herriaren eraikuntza, konponbide demokratikoa «eta estatuei erantzun tinkoa ematea» ardatz hartuta.

      Etorkizuneko erronkaz ere mintzatzen da ETA: «Euskal Herria subjektu bezala kokatu eta bere eskubide politiko eta zibilen garapenaren bitartez, euskal marko demokratiko nazionala eraikitzea».


      Incide en la críticas por el Aberri Eguna

      GARA DONOSTIA

      ETA criticó con dureza a AB, Aralar, Zutik y Batzarre en el comunicado fechado el 1 de abril. Tras calificar de «excluyente y vergonzo» el manifiesto «Indarrak uztartzen, zubiak eraikitzen» presentado el 25 de marzo, acusó a AB y Aralar de querer «escenificar la división de la izquierda abertzale en el contexto del Aberri Eguna, y han utilizado la lucha armada como excusa». En el último "Zutabe", correspondiente a mayo, ahonda en sus críticas a AB por su actitud en la organización de la cita del 31 de marzo.

      Además de hacer públicas las cartas enviadas entre sí por Batasuna y AB después de la convocatoria realizada por esta última fuerza en Donibane-Garazi, «que ya son lo suficientemente significativas», señala que «aquellos que el pasado año querían un Aberri Eguna para 'Iparralde', este año han organizado un Aberri Eguna 'nacional'. Estaríamos felices si no fuera por el hecho de que la clave era no celebrarlo con Batasuna, igual que ocurrió el pasado año con EH. Los reponsables de AB hicieron cuanto estaba en su mano para lograr ahuyentar a Batasuna».

      Índice home